Arrano Etxea
Basafauna
Erreskatatzeko Zentroa

pajaros exóticos

Maskota arrotz bat etxera ekarri nahi dut

UNE HONETAN ETA DATA FINKORIK GABE EZ DA ATERPETZEKO ANIMALIRIK EMATEN

Arrano Etxeak fauna arrotzeko animaliak aterpetzea du helburu, natur ingurunean askatuak izan daitezela ekiditeko. Haietako asko luzaro bizi direnez, baliabideak behar dira espazio, elikadura eta dedikazio aldetik. Hori dela eta, animalia hauetako gehienak bere garaian maskota gisa eskuratu zirela hartu behar da kontuan, eta gizakiekin bizi izan dira. Animaliekin merkataritzan aritzeaz bakoitzak izan dezakeen iritzia albo batera utzita, animalia hauetako bakoitzaren bizitza beren maskota-izaeratik bereizterik ez dagoela onartu beharra dago. Kasurik gehien-gehienetan, ezinezkoa da betiko gatibutasunaz bestelako alternatibarik planteatzea.
Arrano Etxean erreskatatutako animaliak fauna-parkeetan edo bilduma zoologikoetan –pribatu zein publikoetan– berriz kokatzea da gure asmoa, horiek gordailu gisa lagatzeko aurretiaz eskaturik. Animaliak etxekotzat jo nahi dituzten gizabanakoek zenbait baldintza bete behar dituzte:

  • Espeziera eta ale-kopurura egokituriko ostatatze-instalazio eta baliabide egokiak izatea.
  • Lehenago animaliarik inoiz abandonatu ez izana (datu-trukaketak egiten dira animaliak babesteko elkarteekin). 
  • Mikrotxipen bidezko erregistroa. Maskotak abandonatzearen aurkako disuasio-neurri bat da, animalien erregistroa arautzeko ere balio duena. Mikrotxiparen gastuak adoptatzaileak berak ordainduko ditu (kostu prezioan) erreskate/adopzio gisa.
  • Animalia gatibutasunean atxiki, egoki zaindu, animali ongizate baldintzak bete, ez salerosi eta animaliaren heriotza jakinarazteko konpromisoa hartzea.
  • Animaliaren egoera egiaztatzeko aldian behingo azterketa bat onartzea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuak beretzat gordetzen du lagatako animaliaren osasun-egoera eta zaintza-baldintzak egiaztatzeko eskubidea.

Hori dela eta, Arrano Etxean aterpetutako animalia arrotzetako baten bat etxekotzat hartu nahi duten gizabanako orok, aurreko baldintzak betez gero, gurekin harremanetan jar daitezke web gune honexetako formularioaren bitartez, etxekotzat jo nahi duten animaliaren arabera dagozkion baldintzak zehaztasun handiagoz ezagutzeko. Oinarrizko informazioa emango da: animalia zaintzeko oinarrizko gobernua, elikadura eta espeziearen ohiturak. Animaliaren osasun-egoeragatik, ezintasunagatik edo jokaeragatik nolabaiteko arreta edo zaintza bereziren bat behar izanez gero, hori argi eta garbi adieraziko da.

© IKT SA. |